OLERKIA

Ahaztura ekidin

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2024ko ekainaren 14a

Olerkia: Silvia Mateo.
Akuarela: Carmen Mateo.

Irudi batzuk ez dira

gerturatzen oharkabean

haiek begiratzean

barruak mugitzen dira.

Izakia izateko

gogoa itzaltzen dute

gure alderik ankerrena 

erakusten baitigute.

Beldurra, anabasa,

indarraren kiratsa

boterearen mikatza

ulertzea hain da latza!

Lehen lerroko zelaian

bihotzek aldegin dute

itzal handien interesek

maltzurki ohostu dituzte;

bitartean, han hemenka,

larria da askoren kenka

horrek sortzen digu kezka

patu tristeagorik ez da.

Asko saiatu arren, 

motza da gure laguntza;

hotza, haien eguna. Hutsa.

Zer eta nola egin?

Besterik ez bada, ahaztura ekidin…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!