OLERKIA

Udaberria

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2024ko apirilaren 5a

Olerkia: Silvia Mateo.

Akuarela: Carmen Mateo.

Iluna, hotza zena

atzean gelditzen da

esnatze baten eztanda

ageri zaigu aurrean.

Amalurraren indarra,

badugu haren beharra…

mundua bezain zaharra.

Gure bizitzak agian

haren isla ere badira,

antzeko ziklo/sasoien

errepikapenari begira.

Egoera gogorretan

hazten omen gara benetan;

indarturik, ondoren,

daukagun onena atera eta

erakusten omen dugu ondoen.

Negu gordinaren zama

bihur daiteke

udaberrian xarma.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!