OLERKIA

Altxa Burua

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2023ko abenduaren 22a

Altxa Burua. CARMEN MATEO

Olerkia: Silvia Mateo.

Akuarela: Carmen Mateo.

Pantailak, presak, egoa

hau nahasketa eroa

iparra gal dezakegu

iparra eta… hegoa.

«Hementxe, orain, nirea»

izan daiteke bide bat;

beste bat bada, ordea,

askoz nobleagoa, hobea;

orain ereiten denak

markatzen baitu bidea. 

 

Baztertu zurrunbiloa,

aldatu estiloa

era naturalean eraiki

elkarren artekoa

kolorez josiz geroa.

 

Ereduak daude inguruan,

ederra litzateke

hori balitz gehienon

urte berrirako hautua.

Hori ameste hutsak

borobil lezake abendua.

Ez dago dena galdua.

Altxa burua!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!