OLERKIA

Udazkena

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2023ko abenduaren 2a

Olerkia: Silvia Mateo.

Akuarela: Carmen Mateo.

Lurrean orbela

hankazpiko pastela

ibilera gozatzen digu

hark mihia bezela

azukrerik gabeko

gosari osasuntsua

zapaltzera garamatzan

geruza musikala.

 

Gora begiratuta,

hamaika hosto dantzan

haizea firin-faran

hegoa masailetan.

 

Hauxe kolore entsalada,

berpizten digu begirada

entzun dezagun lasai

hosto lehorren balada.

 

Arnastu datorrena,

presta dezagun barrena...

hemen da udazkena!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!