Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Beldurra

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2023ko azaroaren 25a

Argi gorria pizten da

azaltzen zaren aldiro

oso azkar edo astiro

astintzen diguzu dena.

Egoera batzuetan

beharrezkoa zaitugu

biziraute sena zugan

biderkatzen baitzaigu.

Orduan babesten gaituzu,

alarma bistaratuz,

zentzumen denak indartuz,

erantzuteko prestatuz.



Beste askotan, ordea,

ohosten diguzu kordea

harri koxkor bat baiginan

hartzen gaitu mugiezinak

gugandik doa airea…

harekin, adorea.



Izakiaren emozio berezia… ahulezia?



Okerrena zera da:

hainbat kasutan zarela

propio, nahita eraginda.

Boterearen ezten petrala.

Norbaiten asmo makala.

Ziztada bat bezala.



Gizaki batzuen ahulezia… abilezia?



Abilezi iluna, maltzurra,

zekena eta koldarra.

Haien gabezien hondarra.

 

Olerkia: Silvia Mateo.

Akuarela: Carmen Mateo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!