OLERKIA

Desberdina

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2022ko urriaren 16a

Badago zerbait zuregan

bereizten zaituena:

arreta pizten duena

beste guztien artean.

Tamaina, kolorea,

keinu bat, begirada,

doinua, abiada,

ahotsa, ibilera,

janzteko modua edo

zerbaitekiko jarrera.



Zein erraz nabarmentzen zaren

multzo gris uniforme baten;

nahita edo nahigabe,

aniztasunaren zutabe

gristasunean aldagai paregabe.



Ingurukoen inertzia

kolokan jartzen duzu

bi aldiz hausnartzera

gonbidapen bat zara;

berdin du zein den sasoia,

edo horrela izatearen arrazoia:

aldatzen duzu haien gidoia.



Eta beti

   beti

      beti

konturatu gabe, emeki…

aberasten dira zurekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!