Analisia

Naturaren doinuak Oroith Txiki eta Oroith Gazteren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Shrabani Aranzabe-Pita 2021eko ekainaren 16a

Neuk idatziriko narrazio batetik atera den istorio bat da Naturaren Doinuak. Josu Elberdin konposatzaile eta zuzendariaren Álami lana erabili dut munduan barrena ibiltzeko. Egun gertatzen diren zorion eta ezbeharren inguruan kantatu genuen larunbatean, guztia naturak bideratua. 

Horretarako, Mikel Urdangarin musikagilearen Non geratzen den denborarekin kantarekin hasi ginen. Denbora asko baitzen azkenekoz jende aurrean abestu genuenetik, eta lurraldeetan denborak aurrera egin du gure baitan.

Honetarako lekurik aproposena izan zen Ur Mara museoa, artea natura eta gizakia lotzen dituen elkarlanerako espazioa. Basoan eta naturaren erdian kokaturik baitago.

Istorioa Xabier Artolak kontatuko zigun narrazio modura, pianoan Amaia Irastorza izan genuen eta perkusioan, Bruno Miguez. Biak Musikeneko ikaskideak.

Mezu asko igorri nahi izan genituen kontzertuan zehar, baina gaur egungo egoera kontua izanik, honakoarekin amaitu nahiko nuke: Egunsenti argien dantza. Argiaren mintzoa. Argi berrien mintzoa ororetan gailenduko da. 

Unai Sorrarainek prestatutako bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!