Arte eta musika garaikidea

Erabiltzailearen aurpegia Shrabani Aranzabe, musikaria eta Musikeneko ikaslea 2021eko otsailaren 2a

Aurrekoan kultur ekitaldi batera joan nintzen, ekitaldi garaikidea etiketarekin izendatua. Artea, musika eta dantza batzen zituena.

Artea eta musika gizartearen isla dela esan zuen Hoffmann handiak 1789. urte inguruan. Gizarteko errealitate bat agertu nahiak eginarazten zien artistei egiten zuten hori egitea. Klasikoan ez bezala, naturaren irudikapen zehatz bat ematea ez zen helburu, originaltasuna eta sorkuntza ziren arte garaikidearen muina, infinituaren adierazpen bat eman nahia. 

Artistak ulergaitzak sentitzen ziren askotan gizartetik aldendu nahian. Bakoitzaren banakotasuna lantzen hasi ziren erromantizismo garaian, orekaren norabidea desorekarantz bideratuz. 

Egun, krisi bera izaten jarraitzen dugu XXI. mendean, pandemiaren jira-biran zertan bilakatu garen agertu nahi dute arte mota ezberdinek; ni eta mundua  ideia nola adierazi bilatuz.

Hala da gure egungo artea, ulergaitza askotan. Artistaren errealitatearen pertzepzioa, interpretazioa ohikotasunean oinarritua. Barruko sentimendurik gogor eta dramatikoenak agertuz bertan, guztiz abstraktuak bilakaturik.

Ez dakigu zer gertatzen den egun, eta arazoa da zer gertatzen ari den ez dakigula. Iluntasuna geroz eta handiagoa izan, gutxiago ikusten da. Eta etziren biharra, atzoko eguna izan zen.

Birak ematen ari gara, ihes egiten saiatzen eta ez dakigu nondik irten. Ez dakigu noraino eta noiz arte iraungo duen honek. Nik, amaitzeko, Xabi Bandini musikagileak egin zuen modura galdera bakar baitekin amaituko dut: «Zer da zuen ilusioez gaurkoan? Bai, egia da. Galdera handiegia beharbada, hain gauza sinple baterako». 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!