Tolosako Abesbatza Jaialdia 2020

Zein ederra izan  den itzulera

Iturria: Iñigo Royo

Azkenik bueltan da hainbeste itxaroten egon garen urteroko gure hitzordua. Pandemiaren gira eta biran ibili ondoren, ezerk ezin izan du gelditu musika koralak duen indarra. Hemen da Tolosako Abesbatzen Jaialdia 2020.

Jaialdiari hasiera Euskal Herriko Gazte Abesbatzak eman dio San Franzisko elizan. 
EHGA 2016an sortu zen Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen eskutik, hautafroga zorrotz batzuen ondoren Euskal Herriko 40 ahots onenez osaturiko talde gaztea da. 


Denboraldi berri honetan Basilio Astulezen eta Aitor Biainen zuzendaritzapean In Memorian programa aurkeztu dute, pianoan Itxaso Sainz de la Maza dutelarik.

In Memorian programaren helburua atzera begiratzea izan da. Azken hamarkadetan gizarteak gizarteari historian zehar min egin dion pasarteetara hurbiltzea eta momentu haietan sortu zen musika hauskor hori gaur egun oroitzea. Abeslariak gazteak izan arren, identifikatuak sentitzea eta sentiaraztea izan da honen helburua zuzendarien aburuz. Esaterako, kontzertuko bigarren obra Eliza Gylkinson abeslari amerikarraren Requiem Aeternam izan zen, Craig Hella Johnsonek abesbatzarako egokitua, Asian 2014ko Gabonetan kostalde pazifikoak bere lekua berreskuratu nahian, guztia suntsitu, birrindu zuen tsunami batekin. Hura eta gero idatzirik geratu zen musika modura. 

Programa tragedietan oinarrituriko musika da, erasoen aurrean geratzen dena, gau hotzen ondoren, esperantza handienean geratzen den musika. Lehena F. Ibañez-Iribarriak (1951) eginiko Ave Maria omenaldi kantua, Beltza izotza, Elurra zuri, Xabier Sarasola (1960) konposatzaileak eginikoa, Even When He is Silent (K. André Arnesen, 1980), Gutariko Bakoitza (J. Elberdin, 1976), Newtown Psalm (John F. Hudson, 1982), Let my Love be Heard (J. Runestad, 1989), Snow Dance of the Death (Sean Doherty, 1987), The Music of Stillness (Elaine Hagenberg, 1979) azkenik.

Hori guztia EHGAk kutsu goxo eta aldi berean zorrotz batekin aurkeztu zuen, publikoari hunkigarritasuna transmititu nahian San Frantzisko elizan. Programa amaitzean, bi kantu ezberdin kantatu zituzten, esperantza den lekuan aurrera jarraitzeko gogoa transmititu nahirik. Bertan, gazteak dantzan ikusi ahal izan genituen. Ekitaldiak, Tolosako Abesbatzen Jaialdiari hasiera eman zion,  eta hemendik abenduaren 19ra bitarte, kontzertu ezberdinez disfrutatzeko aukera izango dugu San Frantzisko elizan.

Shrabani Aranzabe, Musikaria eta Musikeneko ikaslea

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!