Inbertsioetan anbizio handiagoa eskatu du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zizurkil

Udal talde sozialistaren ustez, 2025eko kontuen likidazioaren emaitza baliatu behar da Zizurkilgo herritarrentzako azpiegituretan eta zerbitzuetan inbertsioak handitzeko.

Zizurkilgo PSE-EEk EH Bilduri eskatu dio datorren urterako inbertsioetan anbizio handiagoa izateko, emaitza ekonomikoek horretarako aukera ematen baitute.

Josean Sanchez bozeramaile sozialistaren ustez, azpiegiturak eta zerbitzuak handitzeko eta hobetzeko aukera dago, udalaren diruzaintzan dagoen milioi bat eurotik gorako superabita baliatuz. Horri esker, herritarrek eskatzen dituzten inbertsioak egin ahal izango lirateke, besteak beste, Atxulondo inguruko kirol gunea, eta, horrela, udalerriak eta herritarrek merezi dituzten zerbitzuak hobetu.

«Udalak zizurkildarrei eskaini behar dizkien zerbitzuen kalitatea hobetzeko aukera dugu, eta, aldi berean, inbertsio errealen gauzatze-maila handitzeko; izan ere, iaz ez zen aurreikusitakoaren % 50era iritsi», azaldu du Sanchezek.

Bide-segurtasun handiagoa 

Urterako inbertsioen arloko eskaeraz gain, udal talde sozialistak gogorarazi du beharrezkoa dela Ugare kaleko 15. eta 16. zenbakien inguruan bide-segurtasuna handitzea. Horretarako, ibilgailuak ikusteko aukera erraztuko duen ispilu bat jartzea eskatu du, baita Ugare kaleko 20. atariaren ondoren hasi eta Renfeko geltokiaren ondoko biribilguneraino doan zuzenbidean dauden abiadura-motelgailuak berritzea eta berriak jartzea ere.

Neurri horien bidez, ibilgailuek baimendutako abiadura gainditzea saihestu eta inguruan gerta daitezkeen istripuak edo harrapaketak prebenitu nahi dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!