Zizurkilgo PSE-EEk erabiltzen ez diren lokalak etxebizitza bihurtzea errazteko eskatu dio EH Bilduri

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zizurkil 2025eko uztailaren 17a

Udal talde sozialistaren ustez udalerrian etxebizitza bat erosteko dagoen arazoari alternatibak eskaini behar zaizkio, eta bizigarritasun-baldintzak betetzen dituzten lokalak etxebizitza bihurtzea proposatu du.

Zizurkilgo PSE-EE berriro ere kezkatuta agertu da herrian etxebizitzarik ez dagoelako, eta EH Bilduren gobernuari eskatu dio erabilerarik gabeko lokalak etxebizitza bihurtzea bultza dezala, betiere bizigarritasun baldintzak betetzen badituzte.


«Ezin dugu Zizurkil  eremu tentsionatu izendatu arte itxaron Udalak jardun dezan. Zizurkilen bizi dugun etxebizitza eskasiari irtenbidea emateko neurriak hartu eta lanean hasteko unea da», adierazi du Josean Sanchez bozeramaile sozialistak.

Sozialistek osoko bilkuran proposatutako neurriari esker, etxebizitzen gabezia arinduko litzateke, auzokide askori lasaitua emango litzaieke eta gazteek udalerritik alde egitea saihestuko litzateke.

Era berean, udal talde sozialistak Bulandegi kaleko 23. zenbakian udalak dituen lokalei buruzko informazioa eskatu du, etxebizitza gisa gaitzeko aukera baloratzeko. 2022an, PSE-EEk proposatu zuen lokal horiek etxebizitza gisa gaitzea larrialdien aurrean, hala nola Ukrainako gerra edo hondamendi naturalak direnetan. «Orduan, EH Bilduren gobernuak ezustean harrapatu gintuen eta hainbat kolektibori utzi zizkien lokal horiek euren jarduerak aurrera eraman zitzan, erabilera gabe utziz Aurreran zeuden udal bulego zaharrak; zaurgarritasun egoeren gera daitezkeen gure bizilagunen beharrak ez ditu lehenesten udal gobernuak » adierazi du Sanchezek

Etxebizitzek lehentasuna izaten jarraitzen dute alderdi sozialistarentzat. Horregatik, beste behin ere, «besoak gurutzatuta ez geratzeko eta herritarren kezka nagusietako bati irtenbidea emateko bere esku dauden baliabide guztiak jartzeko eskatzen diogu gobernu honi», amaitu du bozeramaile sozialistak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!