Elbarrena inguruko saneamendu lanen hasieragatik poza adierazi du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zizurkil 2025eko maiatzaren 29a

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu sozialistaren sailak gidatutako obrei esker, hondakin-uren eta euri-uren kolektore-sare bat egin ahal izango da, Zizurkilgo eta Elbarrena auzoko herriguneko isurketa nagusiak jasotzeko.

Zizurkilgo PSE-EEk oso positiboki baloratu du Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu sozialistak Zizurkilgo hiriguneko eta Elbarrena auzoko saneamendu eta arazketa sistemaren garapena eta hobekuntza osatzeko egindako lana.


Kolektore-sare bat egingo da, hondakin-urena zein euri-urena, guztira 1.900 metro luzerakoa. Kolektore horiek Zizurkilgo hiriguneko eta Elbarrena auzoko isurketa nagusiak jasoko dituzte, saneamendu-saretik kanpo bideratuko dituzte euri-urak, eta hondakin-urak Oria erdialdeko saneamendu-sistema orokorrera bideratuko dituzte. Ondoren, Adunako Uraldeko Hondakin Uren Araztegira iritsiko dira, eta han araztu, ondoren, Oria ibaiaren ibilgura isurtzeko.


Proiektu hau 2025eko otsailean onartu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sinatutako hitzarmenaren esparruan garatzen da. Proiektuaren xedea da azpiegitura hidraulikoko hainbat obra eraikitzea, zati bakoitzak % 50eko finantzaketa duela. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 1.262.441 eurokoa da (BEZa barne), eta 12 hilabeteko epea du lanak egiteko.


Josean Sanchez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, «albiste bikaina da Zizurkilgo herritarrentzat eta, batez ere, gure udalerriko ingurumenarentzat. Horrek berretsi egiten du PSE-EEk ingurumenarekin eta Zizurkilekin duen konpromisoa, pertsona gisa gure lurrean uzten dugun ingurumen-inpaktua murriztea ahalbidetzen duelako eta gure udalerriko etorkizuneko belaunaldientzat ingurune osasungarriagoa uzteko aukera emango digulako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!