Zizurkilgo PSE-EEk berriro proposatu du Pedro Mari Otaño ikastetxe publikoko pilotalekuko instalazioak aprobetxatzea, ikasleentzat eta herritarrentzat onuragarria izango den kirol ekipamendua egiteko. Ekimen honen helburua instalazio hauen erabilera indartzea da eta, modu horretara, saihestea udalerriko erdigunean zerbitzu guztiak zentralizatzea.
Proposamenak barne hartzen du askotariko kirol gune bat sortzea, ikasleei eskola-orduetan eta ordutegi horretatik kanpo erabiltzeko aukera emango diena gainerako biztanleei. Eskaera hori PSE-EEren gobernu-programaren parte da, eta Zizurkilen kirol-azpiegituren irisgarritasuna eta garapena lehenesten ditu.
Zentzu horretan, Denok Danena halterofilia taldeak bizi duen egoera berriro deitoratu dute sozialistek. Gaur egun, Olaederra kiroldegiko soto txiki batean dute entrenamendua, eta «zulo» deitzen diote, oso baldintza kaskarrak dituztelako. Egoera horren aurrean, taldeak udalaren berehalako erantzuna eskatu du, aurreko promesak eta hitzak airean geratu baitira.
Joxean Sanchez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, «gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude. Alderdi dozialistatik argi daukagu Denok Danenak espazio berri bat behar duela. Ildo horretan proposamenak egin ditugu eta haien ondoan egongo gara, foru aldundian edo beharrezkoa den tokian».
Zizurkilgo PSE-EEk herritar guztientzako kirol ingurune egoki eta irisgarri bat garatzeko konpromisoa berretsi du, eta ekimen hau inplementatzeko beharrezko arreta eta babesa jasotzea espero du.