Hondakinen tasari buruzko bandoa osoko bilkura baino lehenago argitaratzea kritikatu du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zizurkil 2024ko urr. 29a, 18:25

Udal talde sozialistak deitoratu du EH Bilduk «arrabola» erabiltzea familien ekonomiari zuzenean eragiten dioten neurriak ezartzeko, osoko bilkuran eztabaidatu gabe.

Zizurkilgo PSE-EEk EH Bildu kritikatu du hondakinen tasari buruzko bandoa argitaratzeagatik, oraindik ere osoko bilkuran eztabaidatzeko zegoela. Sozialistek salatu dute gobernu taldeak ez duela negoziatzeko borondaterik, alde bakarrez hondakinen tasa % 47 igotzea proposatu eta gero.

Udal talde sozialistarentzat, «inposizioaren» eta Zizurkilgo familien ekonomiari zuzenean eragiten dion «arrabol» politikoaren erabileraren adibide garbia da. 
Alderdi sozialistak deitoratu egin du proposamen hori osoko bilkuran eztabaidatu ere egin ez izana, gainerako alderdien proposamenak entzun gabe. Horrela ulertzen al du EH Bilduk hainbestetan aipatzen duen parte hartzea?

Josean Sanchez bozeramaileak adierazi duenez, «beste behin ere, gobernu talde honek agerian uzten du bere diskurtsoa horretan geratzen dela, hitzontzikeria hutsean, kudeatzeko orduan, bere irizpidea inposatzen duelako, besteak kontuan hartu gabe. Aldebakarreko erabaki horren berri eman dute, aurretik osoko bilkuran eztabaidatu eta gainerako alderdiei proposamenak egiteko aukera eman gabe».

Sozialistentzat elkarrizketa eta adostasun falta horrek ahuldu egiten du gobernu bera, ez baitu eztabaida ireki nahi eta ez baitie jaramonik egiten Zizurkilgo herritarrak ordezkatzen dituzten gainerako alderdiei. «Udal kudeaketak prozesu kolaboratibo eta gardena izan beharko luke, eta ez aldebakarreko inposizio, herritarrei kalte egiten diena", ondorioztatu du Sanchezek.

Horregatik guztiagatik, eta EH Bilduren gobernu taldeak ordenantza fiskalei ezarri nahi dien igoera KPIaren gainetik % 3,4koa delako, talde sozialistak ordenantza fiskal horien aurka bozkatuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!