Bide segurtasuna hobetzeko neurriak eskatu ditu PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Zizurkil 2024ko otsailaren 1a

Zizurkilgo sozialisten udal taldeak zebrabideek argiztapen hobea eta hobeto zehaztutako seinaletika izatea eskatu dio EH Bilduren udal gobernuari, arriskuak saihesteko.

Zizurkilgo PSE-EEk bide segurtasuna hobetzeko neurriak eskatu ditu azkeneko osoko bilkuran. Arriskuak gutxitu eta zebrabideetan segurtasun handiagoa izateko neurriak dira Josean Sanchez bozeramale sozialistak eskatu dituenak.

Zentzu horretan, zebrabideek argiztapen hobea izatea eskatu du, baita hobeto definitutako seinaletika bat ere, batez ere oinezkoentzat arriskuak saihesteko helburuarekin. Sozialistek hobekuntzak eskatu dituzte Pasus plazaren inguruan, baita Renferen geltokiaren inguruan ere, bereziki geltokiaren jaitsierako eskaileren parean dagoen zebrabidean, oinezkoentzat "puntu beltza" baita, Ugarera doazen gidariek ikuspen gutxi dutelako.

Sanchezek esan du inguru horretan neurri gutxi batzuk hartuta segurtasuna handitzeko aukera izanda, ez dutela istripu batengatik atsekabea sentitu behar izaterik nahi.

Bestalde, EH Bilduren gobernuari gogorarazi dio Zizurkilgo sarreran, Ugare inguruan, ezer egin gabe jarraitzen duela. Puntu horretan, ibilgailuek abiadura handia eramateko joera dute, hirigunea izateko. Sanchezek azaldu duenez, lehenago eskatu zen badenak berritzea, trafikoaren abiadura moteltzera behartzeko, eta, horrela, inguruko oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna areagotzeko.

Udal talde sozialistak espero du udalak kontuan hartzea eta sozialistek proposatutako neurriak azkar gauzatzea, Zizurkilgo bide segurtasuna hobetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!