Zuregatik eta Larraulengatik

Erabiltzailearen aurpegia PSE-EE Larraul 2023ko mai. 17a, 13:34

Legealdi honetan egin duen lanaren berri eman ondoren, ilusioz eta apaltasunez, datozen 4 urtetan jorratu nahi ditugun erronkak azaldu nahi ditugu.

Zazpi gizon-emakumez osatutako taldea aurkeztu du PSE-EEk Larraulen. Azkeneko lau urteetan alkate izan den Maite Arana da alkategai sozialista. "Legealdi hau umiltasunez eta ilusioz jorratu dut, lan handia eginez. Guztion artean oso egoera zailei aurre egin diegu, eta horiei eraginkortasunez erantzuten jakin dugu". Talde anitz baten buru gisa aurkeztu du Aranak bere burua, Larraulen alde eta Larraulentzat lan egiteko gogoa duena.

Profil ezberdinak ditugu hautagaiok: Pili Kortajarena, Larraual ondo ezagutzen duena; Ander Iturri, ingeniari aeronautiko gaztea, hautagaitza honi ilusioz beterik heltzen diona; eta Larraulen alde ber eonena emango duten gainerako kideak: Jesus, Mireia, Tito eta Josean.

Hau da Larraulgo herriarentzat aurkezten dugun programa:

  • Garapen ekonomikoa eta enplegua
    • Tokiko ekoizle txikientzako diru laguntza ildoak bultzatzea.
    • Politika fiskal progresiboak eta orekatuak aplikatzea.
  • Gizarte zerbitzuak eta berdintasuna
    • Zaurgarritasun sozioekonomikoko egoeran dauden pertsonei edo familiei erantzungo dieten gizarte- politikak babestea
    • Berdintasun Plana adostasunez idatz dadin bultzatzea, eta haren ekimenak abian jartzea.
  • Zerbitzu publikoak eta hiri mantentzea
    • Herritarrek politika publikoetan parte-hartze handiagoa izatea.
    • Irisgarritasuna hobetzea (igogailua udaletxean).
    • Ekitaldietarako altzariak berritzea.
    • Herri-bideak mantentzeko urteko plana.

  • Hirigintza
    • Hiri Antolamenduko Plan Orokorra garatzea: tresna egokia da gure gazteak Larraulen bizitzen gera daitezen, gazte eta adinekoentzako espazio publikoak sor daitezen eta udalerriaren etorkizuna berma dadin, betiere Larraulgo izaera eta ingurua aintzat hartuta.
  • Ingurumena
    • Hondakinen gaikako bilketaren emaitzak eta kontzientziazio kanpainaren emaitzak hobetzea, Larraul garbi mantentze aldera. Zaindu dezagun Larraul.
    • Inguruko ingurumen-kalitatea hobetuko duten politikak aplikatzen jarraitzea.
    • Autokontsumora begira dauden ingurumen-jasangarritasuneko politikak aplikatzen jarraitzea.
    • Energia-erkidegoa handitzea.
  • Kultura, kirola eta gazteria
    • Larraulen espazio komuna sortzea, bereziki gazteentzat eta adinekoentzat.
    • Udalerrian aisialdirako aukerak eskaini gazteentzako aisialdiko jardueren katalogoa sustatzen jarraitzea.
    • Guztiontzako kirol inklusiboa babestea.
    • Udalerria kirol ekitaldietarako egoitza bihur dadin lan egitea. Kalitateko kultura-jarduera parte-hartzaileak sustatzea (lantegiak, ikuskizunak edo kontzertuak).
    • Gure ingurunean kultura eta kirol-jarduerak egin daitezen erraztea.
  • Gure ondarea zaintzen
    • Ekomuseorako eta Txuringadiko errotarako erakarpen politikak sustatzea.
    • Landa-pistak lehengoratzeko urteko plana: urtero landa pisten zenbait tarte egokitzeko aukera emango duen plan bat diseinatzea, pista horiek irisgarriak izan daitezen eta gure inguruaz gozatu ahal izan dadin.
    • Larraulgo landa ingurunearen eta paisaiaren berezitasunak sustatzea.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!