Erakutsiz ikasi

Sake- errestoan

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2019ko ots. 2a, 09:59

Alkohola eta droga festetan.

Sakea

Gabonak igaro dira dagoeneko, eta tolosarrak urduritasuna nabaritzen hasi dira. Tolosako inauteriak laster datoz! Otsailaren 28an, txupinazoa izango da udaletxean, eta herriko gazteak parranda egitera joango dira. Baina, dena ez da alaitasuna.

Gazteek, ondo pasatzeko, drogak eta alkohola kontsumitzen dituzte. Inauterietan alkoholaren eta drogen kontsumoak gora egiten du eta, gehienbat, nerabeen artean kontsumitzen da. Alkohola droga da, nahiz eta gizartean erabat normalizaturik egon. Nekez egingo baitugu ekitaldirik edo ospakizunik, alkohola kontsumitu gabe. Gure kulturak hain sakon barneraturik duenez alkohola, ez da erraza droga horrek zer arrisku duen zuzen ohartzea. Zer diozue hortaz, mutilak?

Errestoa 1

Nire ustez, festek eragina dute alkohola hartzerakoan. Nork pentsa ditzake festa «on» batzuk alkoholik gabe? Oso normala da festetan alkohola edatea, lagunekin egoteko modu bat da. Aspaldiko ohitura dugu. Baina, alkoholak ondorio larriak ekar ditzake: edan ondoren motoa edo autoa hartzen badugu, istripu bat izateko arrisku handia dugu. Gainera, maiz edaten badugu, menpekotasun arazo larria sor dezake.

Errestoa 2

Arrazoi duzu, Andoni, baina, neskek dioten bezala, festa giroak eragin handia du, alkoholaz gain, drogak hartzeko ere; batez ere, gazteon artean. Lehen aldiz probatutakoan, festa gozatzeko erabiltzen dela esaten da, baina, hala eta guztiz ere, gaizki pasatzeko aukera hor dago. Horrelako egunetan, drogak lortzeko eta hartzeko lekuak asko biderkatzen dira. Ondorioz, nerabeoi drogak hartzeko aukera gehiago jartzen zaizkigu parean.

 

DBH 3, (Andoni Elola, Jokin Saberria, Selene Sobrado eta Natalia Varela)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!