Elkartasun goiza, Indiara begira

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2017ko maiatzaren 5a

Orixe Institutuan elkartasun hamaiketakoa egin dute, gaur, Vicente Ferrer fundazioari laguntzeko.

Orixe institutua Indiara begira jarri da gaur, haur bati babesa eskaintzeko. Jolas garaian patata tortila pintxoak jarri dituzte salgai, eta baita eurak egindako pultserak ere: Mission India, Open your eyes leloa zeramaten.

Talde argazkia atera dute Kaixo! Namaste! hitzekin, eta ErriGorako saskia zozkatu dute, bukatzeko, parte hartu duten guztien artean.

Elkartasun egitasmoa DBHko 4. mailako etika irakasgaiaren haritik gauzatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!