Erakutsiz ikasi

Bitxikeria ugari munduan zehar!

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2017ko martxoaren 27a

Huli Wigmen tribua, Ginea Berrian.

Orixeko 3Ako ikasleek munduko bitxikeriak bildu dituzte.

HULI WIGMEN TRIBUA

Ginea Berrian kokatuta dago, tribu honetan, gizonezkoek txapela moduko bat eramaten dute, baino atentzioa deitzen duena, argazkian ikusten den bezala, txapela hauek tribuko partaideen gorputz guztiko ileekin egiten dituztela da.

JAPONIA

Neskek hortzetako kirurjia egiten dute hortz inperfektuak izateko, hori eginda politagoak direla uste dute.



INDONESIA

Dani tribuan familiako bat hildakoan, besteek gorputzeko zati bat kentzen dute. Horrekin maite zutela adierazten dute, eta zati hori hildakoarekin lurperatzen dute. Indonesian ere ohiturarik garrantzitsuenetako bat hortzak zorroztea eta limatzea da.

TXINA

Neskek, 4-5 urterekin, hankak bendatu egiten zituzten hazi ez zitezen, eta horregatik ezin izaten zuten ondo ibili. Beraiek uste zuten hanka txikiak edukitzeagatik ederrago izango zirela.



VADOMA TRIBUA

Zimbaweko iparraldean kokatua dago. Hauek, beraien hankengatik dira ezagunak. Bost behatz eduki beharrean, bi handi besterik ez dituztelako. «Ostruka hankak» deitzen diote tribu honi.

TUNARAMA

(Australia) atunak aireratu behar dituzte eta urrutien botatzen duenak irabazten du. Arraina izoztuta egoten da, 9 kilo pisatzen ditu eta soka batekin lotuta egoten da. Atun arrantza sustatzeko sortu omen zen.

MOON AMTRAKEN

(Kalifornia) uztaileko bigarren larunbatean ospatzen da urtero. Milaka pertsona trenbidearen inguruko hesian jartzen dira eta tren bat pasatzen den bakoitzeko ipurdia erakusten dute.



ERRESUMA BATUA

Gazta maldan behera botatzen dute. Lasterkariek helmugara iristen saiatu behar dute, eta iristen den lehenak gazta irabazten du.

 

TARRAGONA

Gizakiz osatuta dagoen dorrea edo Castell egiten dute eta 2 pisutako altueraraino ailegatzen da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!