Orixe Institutua sexu indarkeriaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2017ko otsailaren 21a

Larunbat gauean izandako bortxaketa salaketaren ondorioz, Orixe institutuko ikasleek eta irakasleek erantzun irmoa eman dute gaur goizean. Kontzentrazioa egin dute eta gertakaria salatzeaz gain, neskari eta bere ingurukoei elkartasuna adierazi diete. "Eraso sexistarik gabeko herria nahi dugu. Ez beti da ez" lelopean, pankarta egin dute institutuko ikasleek.

Bestalde, Orixeko talde feministak ondorengo idatzia irakurri du: Beste behin ere indarkeria garaile izan da gauaren babesean. Parranda eta giro oneko gaua zena bortxaketa bihurtu zen. Beste bat gehiago gehitu da borondatearen aurka sexualki manipulatuak izan diren neska gazteen zerrenda luzera. Ezetza kontuan izan gabe, indarkeria erabiltzen dute nahi dutena lortzeko; beste behin, emakumea objektu sexual bihurtu dute.

Ez dugu inola ere halakorik gertatzea onartuko, eraso eta indarkeria bortitz guztiak ekidingo ditugu. Kolektiboki jardungo dygy eta erasotuari babesa erakutsiko diogu. Ez dugu nahi bortxatuaren identitatea zabaltzerik. Denon betebeharra da erasoak salatu eta erasotuari laguntzea.
 
Indarkeria matxistarik ez! Erasoei erantzun!
GORA BORROKA FEMINISTA!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!