Erakutsiz ikasi

Historian euren txokoa lortu dutenak

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2016ko abe. 5a, 08:01

Orixeko 2. DBH-ko  A, C eta E gelako ikaskideek, gure inguruan eta nazioarte mailan esanguratsuak izan diren pertsonak bildu dituzte.

GURE INGURUKOAK.

ORIXE (Orexa, 1888)

Gerra garaian bizirik iraun zuen euskal olerkari bakarra eta eskola honi bere omenez jarri zioten Orixe izena.

KATALINA ERAUSO (XVI. mendea)

Bere bizimodua gustatzen ez zitzaion XVI. mendeko emakume borrokalari eta ausarta. Mutilez mozorrotu eta Amerika guztia zeharkatu zuen inork emakumea zela antzeman gabe.

LUCIO URTUBIA (1931 )

AEBko bankuari 20 000 000 dolar faltsifikatu zizkion igeltsero nafarra.

TXIRRITA (1860 - 1936)

Bertsolaria izan zen. Euskal Herri osoan oso famatua.

FERNANDO AMEZKETARRA (1764-10-10)

Gipuzkoako bertsolari hoberena, bere alaitasun eta argitasunarengatik ospetsua.

LAZKAO TXIKI (1926-1993)

Txikia jaio eta txikia hil zen bertsolari eta txiste-kontalari trebea bezain handia.

MIGUEL INDURAIN (Atarrabia, 1964)

Historian izan den Txirrindulari onenetako bat, bost Frantziako Tour segidan eta beste garaipen ospetsu irabazi dituen txirrindulari nafarra.

PERIKO ALONSO (Tolosa, 1953)

Erdilari bikaina,futbol talde asko lehenengo mailara igotzea lortu duen tolosarra; bai jokalari bezala, bai entrenatzaile bezala.

JULIAN RETEGI (Erasun, 1954)

Pilotari profesionala izana,txapel gehien dituen pilotaria eta hoberenetakoa..

LUIS MIGEL ARKONADA (Donostia, 1954)

Munduko atezainik hobenetarikoa izan zen. Hau da bere garaiko esaldi famatuena: «No pasa nada tenemos a Arkonada».

EDURNE PASABAN (Tolosa, 1973)

Hamalau zortzi milako igo dituen lehen emakumea.

 

NAZIOARTEKOAK

MICHAEL PHELPS (1985)

Baltimoreko marrazoa. Olinpiar domina gehien dituen igerilaria.

MICHAEL JORDAN (1963)

NBAko jokalaririk hoberenetakoa izan zen.

MARADONA (1960)

XX. mendeko futbol jokalaririk hoberena aukeratu zuten.

PELE (1940)

Historiako futbol jokalaririk hoberena, famatuena, eta historian gol gehien sartu dituena.

MARTA VIERA DE SILVA (1986)

Messik bezala, bost urrezko baloi dituen emakume aurrelari brasildarra.

KELLY MCGARRY (1982-2016)

Downhill bizikleta estiloko gidari hoberenetarikoa zirkuitu berean hiru back flip emateagatik.

USAIN LEO BOLT (Jamaika, 1986)

Munduko pertsonarik azkarrena da, errekorra du 4x100m, 100m eta 200m-tan.

JUSTIN GATLIN (1982)

Usain Bolten atzetik, mundkuko bigarren korrikalaririk azkarrena.

JAY MORIALITY (1978 -2001)

Munduan lehena 16 urterekin olaturik handiena surfeatzen. Buzeo librea egiten hil zen.

MUHAMMAD ALI (1942-2016)

Bi aldiz lortu zuen boxeoko munduko titulua.

WOLFGANG AMADEUS MOZART (Salzburgo 1756 -Viena 1791)

Konpositore klasikoetan famatuenetako bat izan zen. Bere bizitzan zehar 600 obra baina gehiago idatzi zituen.

LUDWING VAN BEETHOVEN (Alemania 1770 -Viena 1827)

Txikitatik gorreria pixka bat izanda ere, zortzi urterekin eman zuen bere lehen kontzertua. Konpositore klasikoetan famatuenetako bat izan zen. Arraroa bada ere, gorra geratu zenean, egin zituen bere lan esanguratsuenak.

WILLIAM SHAKESPEARE (1564-1616)

Macbeth, munduko antzerkirik antzeztuena, sortu zuen idazlea.

GEORGE BOOLE (XIX)

Gure tresna elektronikoek informazioa gordetzeko erabiltzen duten formularen asmatzailea.

NEWTON (1642-1726)

Aurkikuntza zientifiko asko egin zituen matematiko, fisiko, astronomo, filosofo, alkimista eta teologoa; baita Grabitatearen legea ezarri zuena.

MARIE CURIE (1867-1934)

Radioa eta Polonioa asmatu zituen eta Sorbonan eskolak ematen lehenengo emakumea izan zen.

PICASSO (1881-1973)

Hitz egiten baino lehenago, marrazten ikasi zuen margolari ospetsua.

THOMAS EDISON (1847-1931)

Gaur egun dauzkagun tresna elektronikoen eta argiaren sortzailea.

ANTON VAN LEEUWENHOEK (1632-1723)

Mikroskopioa asmatu zuen, bakterioak eta globulu gorriak deskribatu zituen. Geroago espermatozoideak.

VINCENT VAN GOGH (1853-1890)

Margolari ospetsua izan zen hil eta gero, baino bizirik zegoenean koadro bat bakarra saldu zuen.

FRIDA KAHLO (1907-1954)

Emakumeen eskubideen kontra borrokatu zuen eta oso marrazkilari ospetsua bihurtu zen.

BOB MARLEY (1945-1981)

Reggae musika eta musika jamaikarreko pertsonarik errespetatuenetakoa.

VALENTINA TERESHKOVA (1937)

Historian lehen aldiz espaziora joandako emakumea izan zen (1963). Lehenengo aldiz lurra ikusi zuenean esan zituen hitzak izan ziren: «Pena ematen dit margolaria ez izateak edertasun hau margotzeko».

NELSON MANDELA (Hegoafrika, 1918-2013)

Beltzen aldeko eskubideak lortzeko ahalegin handia egin zuen pertsona. 27 urte kartzelan egondakoa, beltzek txurien eskubide berak merezi zituztela esateagatik.

ADOLF HITLER (1889-1945)

Bigarren mundu gerra hasi zuen eta 9 milioi judu hil zituen gizaki ankerra.

MALALA YOUSAFZAI (1997)

Giza eskubideen alde borrokatu du, emakumeen eskubideen eta umeen hezkuntzaren alde batez ere. 2014an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 17 urte zituela eta Nobel Saria irabazitako pertsona gazteena bihurtu da.

NEIL ARMSTRONG (1930-2012)

Ilargia lehenengo zapaldu zuen gizona (1969).

ISABEL II (1926)

Erresuma Batuko erregina eta agintean denbora gehien daraman erregina da.

ABRAHAM LINCOLN (1809-1865)

Estatu Batuetako 16. presidentea eta AEBko esklabutzarekin bukatu zuena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!