Gazte eta nerabeei buruzko hiru hitzaldi antolatu ditu Orixe Institutuak

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2016ko urriaren 10a

DBHko 1, 2, eta  3.mailako gurasoentzako hiru hitzaldi interesgarri antolatu dituzte, Izar Arregi psikologoaren eskutik.

Hitzaldi hauek antolatu dituzte:

  • Komunikazioa seme-alabekin, urriaren 11n.

  • Nerabezaroa: identitatea, lagun taldea eta ziurtasun eza, urriaren 18an.

  • Gaztetxoak eta drogak: zer egin dezakete gurasoek?, urriaren 25ean. 

Saioen hizlaria Izar Arregi psikologoa izango da eta euskaraz izango dira hitzaldi guztiak. Orixe institutuko Gorosabeleko liburutegian izango dira 18:00etatik 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!