Heziketa sexualaren inguruko hitzaldia, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Orixe Institutua 2015eko azaroaren 10a

Hezkidetza (nesken eta mutilen arteko berdintasuna) eta heziketa sexualari buruzko hitzaldia izango da ostegunean 2. eta 4. DBHko ikasleen gurasoentzat

“Hezkidetza eta heziketa sexuala familian lantzeko gakoak" da hitzaldiaren izenburua, eta Harremanak taldeko kide batek emango du, azaroaren 12an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Orixe institutuan, Gorosabeleko liburutegian.

Hauek izango dira hitzaldi horretan jorratuko diren gaiak:

  • Harremanak taldeko hezitzaileen eskutik zuen seme-alabek izan zituzten zenbait saiotan landutakoari buruz gurasoak informatzea.
  • Ikasleek egindako galderak
  • Sexu heziketa eta genero berdintasuna familian nola landu.
  • Komunikazioa: belaunaldien arteko komunikazioan dauden zailtasunak aztertu.
  • Nerabezaroa: nerabeen harreman afektibo-sexualak
  • Aniztasuna: sexu aukera ezberdinak, maskulinitate berriak…
  • Komunikabideak: interneta, sakelakoak (erabilera, mugak…)
  • Hezkidetza: nola bultzatu neska eta mutilen arteko tratu on eta osasuntsuak.

Hitzaldia bi hizkuntzetan izango da, euskaraz nahiz gazteleraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!