Egun osoko festa Villabonako Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Onddo Gazte Asanblada 2017ko urriaren 25a

Egun osoko festa antolatu dugu larunbatean, urriaren 28an.

Badakigu zuetako askok Gaztetxea espazio itxi eta isolatu baten moduan ikusten duzuela, eta sartzeak errespetua eman edo zalantzak sortzen dizkizuela. Horregatik, hona hurbiltzera animatzen zaituztegu, aurretik aipatutako aurreiritzi eta zalantza horiekin bukatzeko. Urriaren 28an egun potente bat antolatu dugu, denok elkar ezagutu dezagun eta horrela zuen laguntzarekin batera Gaztetxeari egurra eman diezaiogun!

-Goizean: 11:30etan ezagutza jolasak eta ondoren asanblada.
-Bazkaria: bakoitzak zerbait ekarri denen artean banatu eta jan dezagun (basoa, platera eta kubiertoak ekarri).
-Arratsaldean: jolasak.
-Afaria: bakoitzak bere ogitartekoa.
-Ondoren, bertso txisteak.
-Eta gaua ederki bukatzeko parranda!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!