Urteurrena giro onean

Erabiltzailearen aurpegia Onddo Gazte Asanblada 2017ko maiatzaren 15a

Asteburuan Onddo gazte asanbladaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak egin dira eta jende asko gerturatu da. Larunbatean, maiatzak 20, festa egun handia izango dute.

Aurreko ostirala, Saseta defentsa sistemaren inguruko hitzaldia eman zuen gaztetxean Aranzadi zientzia elkarteko Karlos Almorzak. Larunbatean berriz, goizean, ibai garbiketa eta ondoren hamaiketakoa izan ziren.

Arratsaldean, gazte asanbladan ibilitako belaunaldi ezberdinetako kideak bildu eta bideo eta argazki proiekzioa eskaini zuten, gero guztiek elkarrekin afaltzeko. Erein taldeak girotu zuen afalostea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!