Kale Kantoitik

Kaña

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Godoy 2017ko uzt. 13a, 14:25

Emakumeak izan ziren lehen garagardo artisauak eta hau erosteko emakumeengana jo behar zen. Aparteko diru sarrerak egiteko etxeko garagardoa saltzen zuten. Industrializio garaia iritsi arte, europar monastegietan ere ekoizten hasi zen arren, garagardoaren eta emakumeen historia eskutik zihoazen.

Gaurkoan ere zurera gerturatu gara Alex eta biok. "Aupa! Kaña eta Coca-Cola bana mesedez". Baiezko keinua egin didazu, eta mahaira ekarriko dizkiguzula esan didazu, lasai!, jator-jator. "Eskerrikasko!" guk. Terrazan bi toki zeuden eta bertan eseri gara. Segidan atera zara gure tragoak eskuetan zeneramatzala. "Hona garagardoa" Alexi, "eta Coca-Cola!" niri. Erabakitasunez. Eskerrak eman dizkizugu, taberna barrura itzuli zara eta milagarren aldiz edariak elkartrukatu ditugu. Kaña niretzat baitzen.

Alexek barrezka "beti berdin!" esan dit. Beti berdin, bai. Baina ez zure tabernan bakarrik, taberna gehienetan. Ezta Alexekin tragoa hartzean bakarrik. Lukas, Ibai, Rado, Mikelekin poteatzean berdin gertatzen zait. Garagardoaren kontsumoa gizonezkoei leporatzen omen diegu. Bada, garagardoa produktu femeninoa da. Femenioetan femeninoena.

Hainbeste mila urtetan zehar emakumeek etxe barrutian ekoizten zuten, euren eta etxeko txikien kontsumorako. Nutriente-iturri garrantzizkoena zelarik askotan. Emakumeak izan ziren lehen garagardo artisauak eta hau erosteko emakumeengana jo behar zen. Aparteko diru sarrerak egiteko etxeko garagardoa saltzen zuten. Industrializio garaia iritsi arte, europar monastegietan ere ekoizten hasi zen arren, garagardoaren eta emakumeen historia eskutik zihoazen. Baina edari honen produkzio industrializatuak artisautzari gaina hartu zionean, komertzializazioa lantegietako beharginei zuzendua egon zen. Orain langileek patriketan txanpon estra batzuk zeuzkaten eta. Horrela, gizonezkoak garagardoaren marketing kanpainen jomuga bihurtu ziren. Edariari bultzada berria eman zitzaion iruditeria maskulinoan txertatuz.

Eta hori ez da dena! Gogoan duzu sorginen irudi estereotipikoa? Ba aintzinako emakume garagardo-ekoizleen irrimarra hutsa da. Pertza eta edabeak: edari honen ekoizpen prozesuan ikusiak dira. Txapel puntazorrotza: emakume hauek atentzio-deigarri moduan merkatuan janzten zituzten kapelak ziren. Katu beltza: etxe-animalia preziatuak ziren katuak, bildutako garagarrean xaguak sartzea ekiditen baitzuten. Eta abar.

Hasi naiz solasgaitik besteratzen gaurkoan ere. Beti berdin. Baino ulertu didazu ezta? Garagardoa gustuko dudala, kontxo. Alexek ere, baino nahiago ditu freskagarriak. Ba horixe, ea zurrut eta zurrut garagardoa imajinario maskulinotik tragoka erauzten dudan. Topa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!