Sentipen nahiko unibertsala dela dirudit, eta neurri batean neurea egin dut azken asteetan zehar: 'HazteOír' delako erakundearen inguruko berriak etengabe iritsi zaizkidala eta. Guztioi iritsiko zitzaizkigun, ziurrenik. Euren autobusaren “tourra” herrialde atzerakoi baten pasarte anekdotikotzat jo genezake. Baina gorrotoa oinarri duen pentsamoldeak bidaiatzen du 'bus' horretan.
Sinistuidazue, banatzen duten liburuxka horrekin eta erakundearen webgunean saltsan ibili naiz eta.
Bertan topatu dudana: talde honen astakeriak zuritzeko, erretorikaren bidezidorrak arakatzen dituen eta desinformazio baldarrerako balio duen tresneria. Edo argi ez dabilenaren begiak lausotzeko tresneria.
Giza eskubideen alde borrokan ari direla diote. Euren seme alabei gorrotoa hezurretaraino sartzeko eskubidearen alde, hain zuzen. Familia tradizionalaren alde, eta jaiotzez egokitu zaizkizun zintzilikarioetan oinarritutako identitatea inposatzearen alde.
Nola jokatu honen aurrean? Paso egin ala kontra egin? Kontzientziaren pisua erantzi eta aireratu, ala erantzunkizunaren kemenaz baliatuta ekin? Gatazka, ohi bezela, bizia izan da. Baina balantza alde batera makurtu da azkenik, eta 'HazteOír' erakundeko lagunei honakoa esatea natorkie:
DANOK larru gorritan jaiotzen garela. Eta ondoren datorrena, mozorro festa bat besterik ez dela.
Homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatearen... arloak jorratzeko, laguntza, hezkuntza eta sentikortasun baliabideak behar/nahi dituenarentzat edo honakoak martxan jarriko dituen elkarterik ezagutu nahi duenarentzat:
ALDARTE.
LGTBIQ+ komunitatearentzako arreta-etxea eta askatasun sexualaren aldeko ikerketa eta dokumentazio zentrua: