Bujaruelo Bailarara irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2020ko abuztuaren 27a

Irailaren lehen asteburuan izango da irteera. Bailarako hainbat arroila egingo dituzte larunbatean, zein, igandean. Izena emateko azken eguna abuztuaren 31a izango da. 

Oargi Mendi Elkarteak irteera antolatu du Bujaruelo bailarara. Iraileko lehen asteburuan izango da egitasmoa: ostiral arratsaldean (irailak 4) Tolosatik aterako dira eta bi gau egingo dituzte Bujarueloko aterpean. Larunbatean eta igandean bailarako hainbat arroila egingo dituzte, besteak beste, Lapazosa eta Sorrosal. Arroilen egoeraren arabera aukeratuko dute zein den egiteko egokiena. 

Izena emateko azken eguna abuztuaren 31a (astelehena) izango da; materiala alokatzeko aukera egongo da elkartean. 

Informazio gehiago lortzeko idatzi oargimendi@gmail.com helbidera edo deitu 688698642 telefonora. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!