Kantabriara irteera, azaroa

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko urriaren 30a

Azaroaren 9tik 11ra arteko mendi irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak.

Hauxe izango da egun horietan egingo dutena:

Azaroa 9, ostirala: Tolosatik aterako dira. Ramales de la Victoria herrira joan eta bertan dagoen aterpean lo egingo dute.

Azaroak 10, larunbata: Ramalesetik oinez aterako dira eta Peña del Moro eta Peña del Mazo mendiak igoko dituzte. 6 edo 7 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Azaroak 11, igandea: Santoña herrira gerturatuko dira eta Buciero mendiari itzulia emango diote. 4 edo 5 ordu inguruko ibilaldia da. Ondoren Tolosara itzuliko dira.

Informazio gehiago eta izena emateko info@oargi.org edo 688698642 mugikorrean. Izena emateko azken eguna azaroak 5, astelehena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!