Espeleologia irteera, hurrengo asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko urriaren 17a

Argazkia: Wikipedia

Urriaren azken astebururako espeleologia irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Kantabriara.

Ramales de la Victoria herrira joango dira eta inguru horietan oraindik zehaztu ez dituzten bi zeharkaldi egingo dituzte.

Urriaren 26an, ostiralean, aterako dira Tolosatik eta Ramalesen dagoen aterpetxean egingo dute lo. Bertan pasako dituzte bi gauak.

Informazio gehiago eta izena emateko info@oargi.org helbidera idatzi edo 688 698 642 telefono zenbakira deitu beharko da. Izena emateko azken eguna urriak 23, asteartea, izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!