Echo haranera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko irailaren 20a

Iraileko azken asteburuan, irailaren 28tik 30era, irteera antolatu Oargi Mendi Elkarteak, arroil jaitsierak eta via-ferratak egiteko.

Ostiralean irtengo dira Echo aldera, Tolosatik, kotxez. Lizara Aterpetxera joango dira, eta han pasako dute gaua. Larunbatean, hilaren 29an, Estriviellako arroilaren jaitsiera egingo dute, eta arratsaldean Oza basoan dagoen via ferrataren igoera egingo dute. Igandean, Boca del Infienoko arroila jaitsiko dute, eta ondoren Tolosara itzuliko dira.

Eraman beharreko materiala: neoprenoa, arnesa, zortzia, lotzeko kaboa, ferratarako disipagailua eta kaskoa. Nahi duenak elkartean bertan materiala alokatzeko aukera izango du.

Interesatuek, irailaren 25a, asteartea, 19:30ak baino lehen eman beharko dute izena, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20 euroko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.

EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!