Lau eguneko irteera, Urriello ingurura

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko uztailaren 24a

Uztailaren 28, 29, 30 eta 31rako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Urriello ingurura (Europako Mendiak).

Uztailaren 28an, larunbatean, Tolosatik abiatuko gara Sotres herrira, eta bertan pistatik Pandebanos inguruan utziko dugu kotxea. Handik Urrielloko aterpera igoko gara. 2 ordu eta erdiko ibilbidea izango da.

Hurrengo 4 egunak Urrielloko aterpean egingo ditugu, eta inguruko mendietara igoko gara. Astearte arratsaldean bueltatuko gara etxera.

Izena emateko azken eguna uztailaren 25a, asteazkena, izango da, arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.

EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!