Pirinioetara irteera, asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko uztailaren 11

Argazkia: Wikimedia

Uztailak 13, 14 eta 15rako irteera antolatu du Oargik Pirinioetara, Cauterets ingurura.

Uztailak 13
Tolosatik irten eta Cambasque aparkalekura abiatuko gara. Bertan bibakeatuz gaua pasako dugu.

Uztailak 14, larunbata
Ilhéou aterpetxera (1.988 m.) abiatuko gara; bertan gauzak utzi eta egunean zehar inguruko mendi bat igoko dugu.

Uztailak 15, igandea
Gran Barbat mendia igoko dugu, Hourat lepotik (2.575 m.) abiatuz eta ondoren Barbat lepotik (2.640 m.) igaroz Grand Barbat tontorrera (2.813 m.). Ondoren gauzak jasotzera eta Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, horniloa, pioleta eta kranpoiak.

Izena emateko azken eguna, osteguna 12.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!