Gabas ingurura irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko maiatzaren 30a

Ekainaren 8, 9 eta 10rako irteera antolatu du Oargi Mendi elkarteak, Gabas ingurura. Izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da.

Ekainaren 8an, ostiralean, Tolosatik aterako gara, kotxez, Gabas ingurura, Pont du Gouara, hain zuzen. Bertan pasako ditugu bi gauak, bibak eginez.

Hurrengo egunean, larunbatean, Pont du Gouatik (966 m.) abiatuko gara. Soussouéou bailaratik, GR10 bidetik, Cézy (1.632 m.) etxolara arte joango gara. Hemendik Pic Cézy (2.209 m.) igoko dugu.8 orduko ibilbidea izango da, gutxi gora behera, elurraren arabera, eta bataz besteko 1.250 metroko malda izango du.

Ekainaren 10ean, igandean, Eaux Chaudes-en utziko dugu auto bat, Pont du Gouara itzultzeko. Handik, Grotte des Eaux Chaudes ibilaldia egingo dugu. Arreta handia eskatzen duen ibilbidea da. 5 ordukoa da, eta 10,5 kilometro egingo ditugu, 400 metroko desnibelari aurre eginez. Kotxea hartu ostean, Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, pioleta eta kranpoiak.

Ekainak 6 baino lehen eman beharko da izena, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!