Eskalada irteera, Calcena eskalada eskolara

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko maiatzaren 2a

Argazkia: Neskalatzaileak

Oargiko Tximuak taldeak gure lehen eskaladako irteera antolatu du. Calcena eskalada eskolara (Zaragoza) joango gara maiatzak 5tik 6ra.

Irteeraren helburua da kirol eskaladaren inguruan ikasi eta eskaladaz gozatzea. Horretarako adituenek oinarrizko arau eta korapiloak erakutsiko dituzte.

Larunbatean goizeko zortzietan abiatuko gara Usabal kiroldegitik eta hiru orduko bidaia izango dugu.
Camping Trasovares-en hartuko dugu ostatu eta norbera izango da bere otorduen arduradun. Larunbat arratsaldea eta igande arratsaldeko lauak arte eskalatzen arituko gara, ondoren otordutxoren bat egin eta Tolosara abiatuko gara.

Eraman beharreko materiala: Katu hankak, arnesa, kaskoa; gri-gri edo aseguratzeko edozein material, espresak eta kirol eskaladako sokak (Azken hiru hauek ez dira derrigorrezkoak, baina ekartzea gomendatzen da).

Astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30era dago zabalik bulegia, izena emateko edo materiala alokatzeko. Izena emateko azken eguna maiatzak 3, osteguna, izango da, arratsaldeko 19:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!