Aste santuko irteeran izena emateko epea ostegunean amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko martxoaren 14a

Aste santurako irteera antolatu dugu Sierra de Gatara (Extremadura). Izena emateko azken eguna martxoak 15, osteguna, izango da arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean.

Hauxe izango da egitaraua:

Martxoak 29, osteguna: Tolosatik aterako gara goizeko 09:00etan eta Valverde del Fresno herrian dagoen kanpinera joango gara lo egitera.

Martxoak 30, ostirala: Kanpinetik oinez aterako gara eta Mezas tontorrera igoko gara (1261 m.). Ondoren Coa ibaiaren iturburua ikusi eta Foios herrira joango gara. Gero berriro ere Valverde del Fresno herrira itzuliko gara.

Martxoak 31, larunbata: Kanpinetik Espiritu Santo baselizatik pasa eta El Espinazo mendira igoko gara (1322 m.), ondoren Santa Clara portu aldera joango gara eta bertatik Eljas herrira jaitsi eta kanpinera itzuliko gara.

Apirilak 1, igandea: Kotxez San Martin de Trevejo herrira joango gara. Herritik Santa Clara portura igo eta bertatik Jalama mendia igoko dugu (1487 m.), bide berdinetik San Martinera jaitsiko gara.

Apirilak 2, astelehena: Tolosara itzuliko gara.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!