Irteera Echo ingurura

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko mar. 5a, 14:43

Martxoaren 9, 10 eta 11rako irteera antolatu dugu Hecho bailarara.

Martxoaren 9an, ostiralean, Tolosatik abiatuko gara eta Selva de Ozako kanpinera joango gara. Bertan egingo dugu lo.

Hurrengo egunean, kanpinetik bertatik abiatuko gara eta GR11 jarraituz Aguas Tuertas bailararen hasierara iritsiko gara. Hemendik iparraldera egingo dugu eta Arlet-eko gailurrera igoko gara (2.207 m.). Egun honetako ibilaldiak 7-8 orduko iraupena eta 1.100 metroko malda izango du.

Igandean, martxoak 11, kanpinetik hasi eta mendebalderuntz joango gara, Chipeta mendira (2.175 m.). Egun honetako ibilaldiak 5 ordu inguruko iraupena eta 1.050 metroko malda izango du.

Eraman beharreko materiala: kranpoiak, pioleta, raketak edo eskiak, elurretarako arropa.

Izena emateko azken eguna martxoak 5, astelehena, arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688698642 telefonoan.

Izena ematerakoan 20€-ko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da, bestela ez da izen ematea konfirmatuko.
EUSKADIKO KUTXA / CAJA LABORAL 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!