Urbasako kobazuloak ikustera goaz

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko otsailaren 9a

Otsailaren 17an irteera antolatu dugu Urbasara kobazulo pare bat bisitatzeko.

08:00etan Tolosatik aterako gara, Eulate herriraino joango gara. Jendea bertan utzi eta kotxe bat Larraona herrian utziko dugu. Eulatetik abiatuko gara eta Noriturri kobazuloa bisitatzera joango gara lehenik, eta hau bisitatu ondoren ,Los Cristinos kobazulora joango gara, eta handik Larraonara jeitsiko gara.

Ondoren Araiara joango gara bazkaltzera, Umandi jatetxera.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, frontala, Katiuskak gomendagarriak eta zikintzeko moduko arropa. Kobazuloek ez dute zailtasunik.

Izena emateko azken eguna otsailak 12, astelehena arratsaldeko 20:30ak arte, oargimendi@gmail.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!