Eski irteera Formigalera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2018ko urtarrilaren 22a

Asteburuan Formigalera joateko irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. Ostiralean aterako gara, eta igandean izango da itzulera.

El Pueyo de Jaca herrian dagoen aterpean egingo dugu lo. Larunbatean, Formigaleko eski estazioan eskiatuko dugu eta afal ordurako aterpera itzuliko gara berriro ere. Igandean berriro joango gara eskiatzera, eta ondoren Tolosara itzuliko gara.

Izena emateko azken eguna, osteguna 25, oargimendi@gmail.com helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!