Abenduaren 16an urteko azken irteera antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko abenduaren 7a

09:00etan Lizartzako udaletxetik aterako gara, Otsabio mendia igotzeko. Ordu eta erdi inguruko igoera dago eta 600 metro inguruko desnibela dago. Ondoren leku beretik jaitsi eta Tolosara itzuliko gara, Oargi mendi elkartean bazkaltzeko.

Izena emateko azken eguna abenduak 14a, osteguna, da 20:30eak arte, oargimendi@gmail.com edo 688698642 mugikorrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!