Irailaren 15ean, ostirala, Tolosatik aterako gara eta Hospice de France aterpera joango gara lo egitera. 3 ordu eta 30 minutuko bidaia izango da.
Larunbatean, hilaren 16an, Maupaseko aterpera igoko gara; hiru ordu eta 45 minutuko igoera izango da. Ondoren, Maups mendira (3.109 metro) igoko gara; beste bi ordu inguru beharko ditugu. Maupaseko aterpera bueltatuko gara gaua pasatzera.
Igandean, hilaren 17an, Boum mendira igoko gara; 2 ordu eta 30 minutuko igoera izango da, eta ondoren etxera bueltatuko gara. Lo egiteko zakua eta bazkaria eraman behar dira.
Izena emateko, oargimendi@gmail.com helbidera idatzi behar da irailaren 11a baino lehen; horretarako, ezinbestekoa da ondorengo kontuan 20 euro aurreratzea: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral: 3035 0028 11 0281141038.