Uztailaren bukaerako zubirako irteera antolatu dugu Picos de Europara

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko uztailaren 14a

Uztailaren 22an, larunbatean, Tolosatik irtengo gara kotxez eta Covadongako lakuetara joango gara; lau ordu inguruko bidaia izango da. Ondoren, Vega de Ario aterpetxera joango gara oinez; bi ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta ondoren inguruko mendiren batera joango gara.

Igandean eta astelehenean aterpetxearen inguruko mendietara egingo ditugu irteerak: Pico Cuvicente, El Jultayu eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca.

Asteartean, aterpetxetik autoetara jaitsiko gara eta Tolosara itzuliko gara.

Kontuan eduki behar da larunbateko gauean kanpin dendetan egingo dugula lo, baina otorduak aterpetxean egiteko aukera egongo da. Igande eta astelehen gauetan aterpetxean lo egiteko aukera egongo da. 

Izena emateko azken eguna asteazkena, uztailak 19a, izango da eta oargimendi@gmail.com helbidera idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!