Irteera egingo dugu martxoaren 10etik 12ra

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko ots. 20a, 20:27

Pic de la Muga eta Petit Fache mendietara igoko gara martxoaren 10etik 12ra.

Martxoak 10ean, ostirala, iluntzean aterako gara Tolosatik, eta Cauterets herrira joango gara. Bertan aterpetxe batean egingo dugu lo.

Martxoak 11n, larunbata, goizean goiz abiatuko gara kotxez Pont d'Espagne-ra eta bertan utziko ditugu kotxeak. Ondoren Wallon-eko aterpera joango gara: 400 metroko desnibela igo beharko dugu eta hiru ordu inguru beharko ditugu. Bertan utziko ditugu gaua pasatzeko erabiliko ditugun gauzak, eta motxila arinago batekin Pic de la Muga edo Hego Marcadau mendira igoko gara. 900 metroko desnibela igo beharko dugu, eta lau ordu inguru beharko ditugu. Walloneko aterpetxean pasako dugu gaua.

Martxoak 12an, igandea, Petit Fache mendira joango gara. 1100 metroko desnibela igo beharko dugu, eta lau ordu inguru beharko ditugu. Hemendik Wallon-eko aterpetxera jaitsiko gara: hemen utzita dauzkagun gauza guztiak hartu eta Pont d'Espagnera jaitsiko gara.

Eraman beharreko materiala honakoa da: lo zakua, negurako beharrezko erropa, eskiak/raketak, kranpoiak eta pioleta. Hala ere, elkartean materiala alokatu ahal izango dute herritarrek.

Izena emateko azken eguna martxoaren 6a, astelehena, 20:30ak arte. 688 69 86 42 telefonora deitu edo info@oargi.org emailera idatz dezakete herritarrek, eta 20 euro aurreratu behar dituzte ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral: 3035 0028 11 0281141038.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!