Espeleologia irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko otsailaren 14a

Otsailak 25ean irteera antolatu dugu Aralarrera espeleologia egitera.

8:00etan, Usabaletik aterako gara Astizeko herrira. Inguruko kobazulo batzuk bisitatuko ditugu lehenengo; kobazulo errazak dira, oinez ibiltzeko modukoak. 

Eguerdian, herrira itzuliko gara eta bertako jatetxe batean bazkalduko dugu. Bazkariaren prezioa 17 euro ingurukoa izango da. 

Eraman beharreko materialari dagokionez, frontala, kaskoa eta kobazuloetan ibiltzeko arropa eraman behar dira. 

Izena emateko, 688 698 642 telefonora deitu edo info@oargi.org helbidera idatzi behar da, otsailaren 20a, astelehena, 20:30ak arte.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!