Bagneres de Bigorre ingurura irteera egingo dugu hurrengo asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko urtarrilaren 30a

Otsailaren bigarren astebururako irteera antolatu dugu Bagneres de Bigorre ingurura.

Otsailaren 10ean, ostirala, Tolosatik aterako gara Campan herrira. Larunbatean, kotxea hartu eta Germs sur l´Oussouet herrira joango gara; bertatik, Pic de L´Oussouet mendia igoko dugu. 6-7 orduko ibilaldia izanog da eta 1.000 metroko desnibela dago. Aurreko eguneko leku berera itzuliko gara lo egitera. 

Otsailaren 12an, igandea, La Mongirako bideak utziko dugu kotxea, eta Soum de Mariannete mendia oguko dugu. 4-5 orduko ibilaldia izango da eta 950 metroko desnibela dago. Kotxea hartu eta Tolosa itzuliko gara. 

Eraman beharreko materiala neguko material arrunta, kranpoiak, pioleta, raketak eta hotzari aurre egiteko arropa dira. 

Izena emateko 688 698 642 telefonora deitu edo info@oargi.org helbidera idatz daiteke, otsailaren 6a baino lehen. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!