Formigalera irteera egingo dugu urtarrilaren hirugarren asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2017ko urtarrilaren 10a

Urtarrileko hirugarren astebururako irteera antolatu dugu Formigalera. Mendiko eskiekin zein raketekin egin daiteke, eta mendiko eskian hasi berriak direnentzat aproposa da.

Egun guztietako informazioa:
 
Urtarrilak 27, ostirala: Tolosatik irtengo gara Pueyo de Jaca albergean lo egiteko.
 
Urtarrilak 28, larunbata: Espeluciencha (2.399m) mendia igoko dugu, Anayet parkinetik abiatuta. Ondoren, albergera itzuliko gara.
 
Urtarrilak 29, igandea: Canal Roya (2.345m) mendira igoko gara. Ondoren, etxera itzuliko gara.
 
Eraman beharreko materiala
 
Mendiko eskia egingo dutenek arva, pala, sonda, kaskoa, pioleta eta kranpoiak eman behar dituzte, eski ekipoaz gain. Raketekin ibiliko direnek, berriz, pioleta eta kranpoiak eman beharko dituzte.
 
Izen ematea

Izena emateko 688-69-86-42 telefonora edo info@oargi.org helbidera idatzi behar da urtarrilaren 23a baino lehen. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

 

Oharra: Izadin (Donostian zurriola auzoan dagoen kirol denda) mendiko eskia egiteko materiala alokatzeko aukera dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!