Irteera Erroizpe mendira

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko abenduaren 9a

Abenduaren 17rako irteera antolatu dugu Erroizpe mendira.

8:00etan abiatuko gara Oargi Mendi Elkartetik, eta San Blas auzotik barrena Leaburura igoko gara. Leaburutik Gaztelura igoko gara, ondoren MinaTxuri mendira iritsiko gara; hemendik Erroizpe mendira joango gara. Ondoren Leaburura jaitsiko gara eta hemendik Tolosara joango gara berriro.

Parte hartzaile guztientzat bazkaria egingo dugu Oargi Mendi Elkartean. Bertan, urte guztiko irteeretako argazkien emanalditxo bat izango da.

Aurretik izena ematea komenigarria da, bazkaltzen zenbat izango garen jakiteko. Izena emateko 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org idatz daiteke, abenduaren 15a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!