Azaroaren azken astebururako irteera antolatu dugu Cantabriara espeleologia egitera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko azaroaren 15a

Azaroak 25ean, ostirala, Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpera joango gara. Larunbatean eta igandean apuntatzen den jendearen arabera aukeratuko dugu zein kobazulotara joan. 

Eraman beharreko materiala: arnesa, kaskoa, frontala, lotzeko bi kabo (bat luzea eta bestea motza hobe), descensorea. Igotzeko aparatuak dituenak eraman ditzala horiek ere. 

Apuntatzeko info@oargi.org helbidera idatzi edo 688 698642 telefono zenbakira deitu behar da, azaroaren 17a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!