Urriaren 7, 8 eta 9rako irteera antolatu dugu Frantziako pirineoetara

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko irailaren 26a

Asteburu osoan zehar, Frantziako pirineotako Grand Quayrat mendia igoko dugu. Izena emateko epea irekita dago urriaren 3ra arte.

Urriak 7, ostirala: Goizean Tolosatik aterako gara “Granges d’Astau”raino, hemendik hasiko gara ibiltzen eta Espingoko aterpera igoko gara. Aterpera iristeko 2:30 inguru beharko dira 900m-ko desnibela igotzeko.

Urriak 8, larunbata: Aterpetik “lac Glace”ra doan bidea hartuko dugu eta lakura iritsi aurretik eskubitara desbideratuko gara Spijeoles medira igozeko. 1200m-ko desnibela dago aterpetik eta 3:30ko igoera. Berriro ere Espingoko aterpera itzuliko gara lo egitera.

Urriak 9, igandea: Grand Quayrat mendia igoko degu, aterpetik 3:30ko igoera dago eta 1150m-ko desnibela. Ondoren berriro kotxeetara itzuliko gara Tolosara bueltatzeko.

Aurreko egunetan egiten duen eguraldiaren arabera, elurra, informatuko dugu eraman beharreko materialaz.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna urriak 3, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!