Hurrengo astebururako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko irailaren 1a

Irailak 9tik 11rako asteburuan irteera antolatu dugu Vallibierna ingurura. Ostiralean goizean goiz, Tolosatik irten eta Llauset aterpera igoko gara (2.438m). Usabal polikiroldegitik abituko gara autoz eta 5 ordu inguruko bidaia egin ondoren beste ordu bat eta 30 minutuko igoera izango dugu oinez. Ostiral gauean aterpetxean egingo dugu lo.

Larunbatean, hilak 10, Russell mendira igoko gara. 3.207 m ditu eta 9 ordu inguruko buelta da. 800 metroko desnibela dauka. Larunbatean refugio ondoan egingo dugu lo, kanping dendekin (afariak ta gosariak refugion egingo ditugu).

Igandean, hilak 11, Vallibierna mendira igoko gara. 3.056 m ditu eta 7 ordu inguruko buelta da. 600 metroko desnibela du, eta ondoren Estany Llauseteko parkingnera jaitsi, eta etxera itzuliko gara.

Eraman beharko da: kanping denda, lo egiteko zakua, esterilla ta mendirako jana (kanping dendak Oargin badaude).

Izena emateko info@oargi.org helbidera idatzi, irailaren 5a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!